ERREZETA: Ogia

OGI NORMALA:

OSAGAIAK:

  • -300 ml ur.
  • – 50 ml oliba-olio.
  • -500 g irina (normala edo indarrekoa).
  • -Legamia.
  • -Gatza.
  • -Panifikadora bat.

ELABORAZIOA:

Sartu osagaiak panifikadoran ordena honetan: 300 ml ur eta 50 ml olio, bota 500 gr irin gainetik. Horien gainean, 10 gr gatz gehitzen ditugu eta beste aldean, azukre koilarakada bat. Gero, legamia pakete bat gehitu. Panifikadoran, ogi normalaren programa jarri eta, 3 ordu barru prest izango duzu. Atera ezazu moldetik kontuz eta utzi hozten labeko saretaren gainean. On egin!

ZER EGIN OGIA HONDORATZEN BADA:

Agian noizbait gertatu zaizu ogia panifikadoratik atera duzula eta ogia sumendi formarekin ateratzen dela labetik, hau da, hondoratu egin dela. Lasai egon, ez da panifikadora puskatu egin dela, arazoa, jarri duzun legamiaren kantitatea da. Legami gehiegi jartzen baduzu, izan daiteke ogia sobrefermentatzea eta ogia ondoratzea.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.